Anari, euskal musikak duen ahotsik pertsonaltarikoena, bi hamarkada beteko ditu musikaren munduan. Bere musikak haseratatik publikoa eta kritika liluratu zituen. Sarri , Cat Powerrekin edo PJ Hareveyekin alderatu dute.
Psych Out taldean hasi zen bateria jotzen, 1997an egin zuen debuta bakarka, eta gaurdaino hamar lan baino gehiago argitaratu ditu, diskoak, singleak, Ep-ak eta bildumak kontuan hartuta. Haren lanek oso kritika onak jaso dituzte, eta hogei urtetik gorako ibilbidean nortasun handieneko euskal emakumezko kantarietako bat dela erakutsi du. Nick Cavek, Bob Dylanek eta beste zenbait artistak eraginda, musika gordin eta poetikoa egiten du.
2007an Bidehuts diskoetxea sortu zuen, Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeetako kideekin batera, euren lanak argitaratu ahal izateko.
Adarra Saria jaso zuen lehenengo emakumea izan zen, 2018an. Urtero Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak Euskal Musikaren alorreko ibilbide bati egiten dioten aitortza da Adarra. Momentuz sari hori jaso duen pertsonarik gazteena da.
Anari: Ahotsa eta gitarra Mikel Abrego: Bateria Mariano Hurtado: Gitarra eta teklatuak Borja Iglesias: Gitarrak Xabier Olazabal: Baxua