GARI & MALDANBERA

Hainbat urte ibili da Gari bikote moduan, formatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertzen. Esperientzia hori erronka berria izan da musikariarentzat: zoragarria eta zaila ere bai. Horren ondoren Garik proiektu berriari ekin dio osaketa klasikoa daukan Maldanbera taldearekin: bateria, baxua eta kitarrak osatzen dute laukotea. Taldeari esker Garik bere betiko abestien rok-funtsa berreskuratu ahal izan du eta horrekin batera doinu berriak sor ditzake modu errazagoan: mendi-tontorrera heltzeko ahalegin handiak egin ondoren maldan beherako bide erraza hasten denean bezala. Hala, bizi izandako guztia gainean darama Garik oraingoan eta aurrera jarraitzeko indarra emanen dio, gogotsu.

Bizitzaren parte handi bat, 38 urte inguru, musikari estuki loturik eman ondoren, Gari bezalako artista iraunkorrak kantuetatik haratago daude, diskoen gainetik, eta euren estiloa da, azken finean, plazaratzen duten garrantzitsuena.

Doinuen haragikoitasun sentsualaz gozatzeko aukera eskainiko du urtetan landu duen esperientziari esker, eta modu sotilean aletuko ditu kantak, bata bestearen atzetik, ikus-entzuleekiko zubi intimo sendo halakoa eraikiz. Garaikidea, malenkoniatsua, bizizalea eta baikorra. Halakoa da Gari, Hertzainak taldeko kantari-ohia, taxutu nahian dabilen pop neurritsua.

Gari: Gitarrak eta ahotsa
Natxo Beltran: Bateria, koroak
Oier Aldekoa: Baxua, teklatuak eta koroak
Miguel Moyano: Gitarrak, teklatuak eta koroak

SARRERA DOAN


ANDRZEJ OLEJNICZAK YOUNG POWER 6TET
22:30ean
Musika
ANDRZEJ  OLEJNICZAK    YOUNG  POWER  6TET
MATTHIEU SAGLIO 4TET
22:30ean
Musika
MATTHIEU  SAGLIO  4TET
ANARI
22:30ean
Musika
ANARI
IKER PIRIS & HIS DUAL ELECTRAS
22:30ean
Musika
IKER  PIRIS  &  HIS  DUAL  ELECTRAS
GARI & MALDANBERA
22:30ean
Musika
GARI  &  MALDANBERA
TOPA-K
22:30ean
Musika
TOPA-K
OREKA TX
22:30ean
Musika
OREKA  TX
ELKANO BROWNING CREAM
22:30ean
Musika
ELKANO  BROWNING  CREAM
BASABI
22:30ean
Musika
BASABI
MIREN AMURIZA & ASKOA ETXEBARRIETA “LA PULGA” – “GORRIA”
22:30ean
Dantza, Musika
MIREN  AMURIZA  &  ASKOA  ETXEBARRIETA  “LA  PULGA”    –  “GORRIA”
ARIMA SOUL 4TET
22:30ean
Musika
ARIMA  SOUL  4TET
UMEENTZAT
19:30ean
Antzerkia
UMEENTZAT
KALEAN (Gazteentzat)
20:00etan
Musika
KALEAN  (Gazteentzat)
BERTSO-SAIOA
20:00etan
Bertsolaritza
BERTSO-SAIOA