Joseba Tapia “Vint anys”

Bikotean hasi zen musika sortzen, Xabier Berasaluze Leturia pandero jotzaile eta lagunarekin, eta makina bat bide jorratu du ordutik. Joseba Tapia aritu da trikitia jotzen bakarka, kantutegi zaharreko abestiak berreskuratzen, gustuko hitzei soinua jartzen, baita gitarra elektrikoarekin rock kantuak egiten ere. Hogei urte dira bakarka musika egiten hasi zela, eta, urteurrenaren aitzakiarekin, proiektu berri bat hasiko du, berriz ere trikitian.

Vint Anys, Herri musika (edo musika popularra) berri eta duina proposatzen du, berriro trikitixa gerrian duela. Kantagintza modernoa eta musika herrikoia uztartzea du xede. Folk progresista bat osatu nahian, etengabeko berrikuntza bilatzen du Joseba Tapiak, kantu berria, kantu berritua, kantatzeko izango den errepertorio berria.

Joseba Tapia: Soinu txikia eta ahotsa
Iñar Sastre: Pianoa
Iker Uriarte: Jazpana
Asier Ituarte: Tronboia
Iñigo Telletxea: Baxu elektrikoa
Jon Celestino: Tronpeta
Nerea Erbiti: Perkusioa, ahotsa
Ibon Irijoa: Saxoa
Leire Berasaluze, Letu: Ahotsa
Kristina Aranzabe: Ahotsa

SARRERA DOAN


Joseba Tapia “Vint anys”
22:30ean
Musika
Joseba  Tapia  “Vint  anys”
Las Maravillas de Mali
22:30ean
Musika
Las  Maravillas  de  Mali
Garikoitz Mendizabal & Xabi Zabala & Kaabestri Ensemble
22:30ean
Musika
Garikoitz  Mendizabal  &  Xabi  Zabala  &  Kaabestri  Ensemble
Arturo O´Farrill & Antonio Lizana
22:30ean
Musika
Arturo  O´Farrill  &  Antonio  Lizana
Ray Fernández
19:30ean
Musika
Ray  Fernández
Robert Smith Bluesband
22:30ean
Musika
Robert  Smith  Bluesband
Maureen Choi Quartet
22:30ean
Musika
Maureen  Choi  Quartet
Dantza garaikidea
19:30ean
Dantza
Dantza  garaikidea
Izaki Gardenak
22:30ean
Musika
Izaki  Gardenak
Yllana “The Opera Locos”
22:30ean
Antzerkia
Yllana  “The  Opera  Locos”
Mikroantzerkia
19:30ean
Antzerkia
Mikroantzerkia
Kulturak udan ilargia maite du, gaugiro sorginak eta hego haizearen laztana. Ilargipe epelean, kultura zuzenean iristen da bihotzera, bihotza sentibera baitago udako gauetan. Elorrion, udan, kultura kalera irteten da. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan bihurtzen da musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea. Badator Musikaire, badakar bere mazedonia, guztientzat doan.
Y el verano hizo de la calle un escenario privilegiado para la cultura. Así nació Musikaire, reivindicando el embrujo de la luna y la caricia del viento. La cultura al aire libre, que despeja las mentes y anima los corazones. Ventanas que se abren al mundo, celosías hacia el patio interior, placer para los sentidos y entrada libre. Disfrute garantizado.