RODEO Zestoan sortutako talde bat da. Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen eta 2015ko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Maketa bat grabatu ondoren, 2017ko martxoan argitaratu zuten lehen disko luzea. Lehen disko horrekin 40 kontzertutik gora eman ondoren, 2018ko abenduan DILMUN izeneko bigarren disko luzea argitaratu dute. 2.020an “Ezherrian” EP aurkeztuko dute.
Lamiak, Donostian 2017an sorturiko hard rock power trio musika taldea da. Haien eraginik nabarmenenak bai euskal eta bai nazioarteko stoner-hard rock taldeak dira. 2019ko urrian, Itsuen Aroa izeneko autoekoiztutako lehen diska argitaratu zuten.
Ander Aramburu: Guitarra y voz Xabier Arrazola: Bajo Xabier De la Fuente: Batería
Euskal eta euskarazko popari garai berriak datozkio Bulego musika taldearen sorrerarekin batera. Hala, euren lehendabiziko kantak ‘Hegan’ diskoa aurkezten du. Bostoke gipuzkoarrak oholtza gainean urte luzetan ibilitako musika banden maila dakar. Hortaz, Euskal Herriko tendentzi berrienetan indartsu sartu den taldea da Azkoitiakoa.
Lehendabiziko egitasmoak erritmo biziak, konposizio aberatsak eta letra melodiko eta erabat kantagarriak aurkezten ditu. Hori dela medio, pop doinuetara jo dute oraingoan, entzuleei ahalik eta energia gehien transmititzeko helburuaz.
Azkoitiako boskoteak talde berri hau sortu baino lehen Passepartout banda sortu zuen eta honako hauek osatzen dute.
Tomas Lizarazu: Ahotsa eta gitarra Jontxu Axpe: Baxua Ruben Lizarralde: Gitarra Itzi Beitia: Teklatua Xabier Arrieta: Bateria
Bi urte luzez erdi lo egon ondoan, 2018ko maiatzean iratzarri da Diabolo Kiwi laukote moduan. Taldekideek funka dute ardatz. Erritmika kokinen eta melodia sarkorren arteko nahasketari fruitu koktel usaina dario. Leireren ahots liluragarria, Julenen makil joko finak baita Allande eta Amaiurren soka bipilek ere laguntzen dute, teklatuek kantu bakoitza beztitu eta borobiltzen dutelarik. Fresko zein bizi, plazera eman eta hartzeko gogoarekin dabiltza taula gainean.
Leire Iribarne: Teklatuak eta ahotsa Amaiur Epher: Gitarra eta ahotsa Julen Etxeberri: Bateria eta ahotsa Allande Etxeberri: Gitarra apala eta ahotsa
Rakel beti izan zen soinujole, baina gitarra hartu zuen idazten zuenari modu erraz batean laguntzeko beharragatik. Beraz, 2017ko martxoan, Raitx-ek bere ibilbidea hasi zuen gitarrarekin eta une anarkiko pertsonaletan inprobisaturiko olerkiz beteriko koaderno batekin.
Hasteko, lehen kontzertua Bakarrik Hobeto Fest-en konfiantza pean eman zuen. Donostian zenbait kontzertu egin ditu, batez ere Musikagela proiektuaren laguntzaz, eta bere musika-maitasuna eta esperientzia Koban taldearekin handiagotu ditu. Proiektu hau hurrengo maila batera eraman nahi dute eta talde txiki bat sortu bateria, baxu, gitarra eta zenbait ahotsekin.
Raitx-ek orain arte egun bateko abestiak ondu ditu, in situ eginak, une berean eta atzerapen gehiagorik gabe. Orain, Raitx-ek talentu hau landu nahi du eta musika-eskaintza zintzo bihurtu, letra ahaltsu eta konpasa galdutako erritmoekin, soinu sintetiko eta berezkoekin, kantautore-musikak guk orain arte entzun gabeko forma har dezan.
Rakel Arenaza: Ahotsa Esti Beraza: Sintetizadoreak Xalba Ramírez: Gitarrak