OREKA TX

Oreka TX Harkaitz Mtz. de San Vicente eta Igor Otxoak sortu zuten 1997.urtean eta orduz geroztik dabiltza txalapartak dituen aukerak ikertzen eta zabaltzen, txalapartaz gozatzen eta goza arazten, azken finean.
Gaur egun Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariak eta Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juan Jose Otxandorena musikariek osatzen dute OREKA TX taldea.

Parte hartu izan duten festibaletako ikuslegoa musika tresna honen ikusgarritasunak txundituta geratu izan da, baita taldeak jotzerakoan duen energiagatik ere. Bost kontinenteetako tauletan jo eta txalaparta gure mugetatik kanpoko ikuslego eta espezializatutako komunikabideen artean ezagutzera eman dute.

Oreka Tx-ek hainbat artisten diska grabaketan parte hartu eta zuzeneko elkarlanak egin dituzte. Phil Cunningan, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Nuñez, Rai National Synphony Orchestra, Hakon Kornstad bezalako izen handiekin kolaboratu dute eta ‘Elkarlanak’ atalean entzun ditzakezuen beste hainbat eta hainbatekin.

Musika ezberdinekin fusionatzeaz gain, diziplina ezberdinak uztartzea ere dute dibertimentu, bai dantza, zein zirko, ikus-entzunezko, herri kirol eta pizgarri den edozein elementurekin ikuskizunak eraikitzea dute xede, hainbat eta hainbat kolaboratzaile zoragarrirekin batera.

Kolaborazio, sari eta errekonozimenduen gainetik, Oreka TXentzat plazerra izan da beti txalaparta bidaide izanda, munduan zehar euskal unibertso anitz eta koloretsua zabaltzea.

Harkaitz Mtez. de San Vicente eta Mikel Ugarte: Txalapartak
Mixel Ducau: Alboka, klarinetea eta saxoa
Juanjo Otxandorena: Buzukia
Iñigo Egia: Perkusioa

SARRERA DOAN

ANDRZEJ OLEJNICZAK YOUNG POWER 6TET
22:30ean
Musika
ANDRZEJ  OLEJNICZAK    YOUNG  POWER  6TET
MATTHIEU SAGLIO 4TET
22:30ean
Musika
MATTHIEU  SAGLIO  4TET
ANARI
22:30ean
Musika
ANARI
IKER PIRIS & HIS DUAL ELECTRAS
22:30ean
Musika
IKER  PIRIS  &  HIS  DUAL  ELECTRAS
GARI & MALDANBERA
22:30ean
Musika
GARI  &  MALDANBERA
TOPA-K
22:30ean
Musika
TOPA-K
OREKA TX
22:30ean
Musika
OREKA  TX
ELKANO BROWNING CREAM
22:30ean
Musika
ELKANO  BROWNING  CREAM
BASABI
22:30ean
Musika
BASABI
MIREN AMURIZA & ASKOA ETXEBARRIETA “LA PULGA” – “GORRIA”
22:30ean
Dantza, Musika
MIREN  AMURIZA  &  ASKOA  ETXEBARRIETA  “LA  PULGA”    –  “GORRIA”
ARIMA SOUL 4TET
22:30ean
Musika
ARIMA  SOUL  4TET
UMEENTZAT
19:30ean
Antzerkia
UMEENTZAT
KALEAN (Gazteentzat)
20:00etan
Musika
KALEAN  (Gazteentzat)
BERTSO-SAIOA
20:00etan
Bertsolaritza
BERTSO-SAIOA