Petti “Manipulazio estrategiak”

Petti musikagile, abeslari eta gitarra-jotzaile aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), oso gaztetatik hasi zen musika egiten, eta 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa. Geroztik, beste hamabi atera ditu, eta hainbat bildumatan ere parte hartu du. Halaber, gustuko du beste estilo eta diziplinatako artistekin elkarlanean aritzea.

Pettiren musikak berezko nortasuna du. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak.

Pentsamendua, poesia eta doinua; hirurak batzen ditu Pettiren azken proiektuak. Bere diskorik politikoena eta «biribilena» osatu du: ‘Manipulazio estrategiak’.

Noam Chomsky pentsalari estatubatuarrak komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituen estrategiak identifikatu zituen. Sylvain Timsitek hamar puntutan bilduzituen, eta horietako bakoitzarekin poema bat egin du Harkaitz Canok. Poemak kantu bihurtu ditu Pettik, bakoitzaren esanahiari ondoen dagoekion doinuz jantzita.

Hamar estrategia, hamar kantu, hamar gezi.

Petti: Ahotsa eta gitarra
Joseba Irazoki: Gitarra
Iñigo Telletxea: Baxua
Igor Telletxea: Bateria
Juantxo Zeberio: Pianoa
Et Incarnatus orkestraren hari-laukotea

SARRERA DOAN
EURIA EGITEN BADU ARRIOLA ANTZOKIAN

EIJO (Euskadiko ikasleen jazz orkestra)
20:00etan
Musika
EIJO    (Euskadiko  ikasleen  jazz  orkestra)
Yllana “Maestrissimo”
20:00etan
Musika
Yllana  “Maestrissimo”
Freedonia “Conciencia”
20:00etan
Musika
Freedonia    “Conciencia”
Pirritx, Porrtx eta Marimotots “Amaren intxaurrak”
19:00etan
Musika
Pirritx,  Porrtx  eta  Marimotots  “Amaren  intxaurrak”
Juanma Urriza boskotea “Hertzainak: Nortasunaren erroak”
20:00etan
Musika
Juanma  Urriza  boskotea    “Hertzainak:  Nortasunaren  erroak”
“Loreak eta zauriak” Xabier Leteri kantari
20:00etan
Musika
“Loreak  eta  zauriak”  Xabier  Leteri  kantari
Paul San Martin “French session”
19:00etan
Musika
Paul  San  Martin  “French  session”
The Cuban Jazz Syndicate
20:00etan
Musika
The  Cuban  Jazz  Syndicate
Petti “Manipulazio estrategiak”
20:00etan
Musika
Petti  “Manipulazio  estrategiak”
Audience “Tolesdurak”
19:00etan
Dantza, Musika
Audience  “Tolesdurak”
María Berasarte “Lurra eta bidea”
20:00etan
Musika
María  Berasarte    “Lurra  eta  bidea”
Boney Fields
20:0etan
Musika
Boney  Fields
Ene kantak “Liluragarria, gorputz barrura goaz”
19:00etan
Musika
Ene  kantak  “Liluragarria,  gorputz  barrura  goaz”