Yllana eta Primital Bros elkartuta, ikusleak harri eta zur utziko dituzte a capela musikal dibertigarri honekin. The Primitals tribu zertxobait disfuntzional baten historia bitxi bezain surrealista da, barne-gatazkak, handitasun-nahiak, desoreka mentalak eta milaka urteko farmakopea dituen tribuaren historia. Xamanismoa lau ahotsetara, tragikomedia a capela eta antzinako abangoardismoa.
Lurra izan daitekeen planeta bateko lau aborigen igo dira agertokira, ikusleak konkistatzeko prest, espazioan eta denboran egindako bidaietan xurgatu dituzten hamaika generotako musikaz blai. Abesti entzutetsuen bertsio bereziak eskaintzeaz gainera, umorez beteko dute agertokia obrako lau protagonistek.
Ideia: Yllana & Primital Brothers Zuzendaritza: Joe O´Curneen Antzezleak: Íñigo García Sánchez, Pedro Herrero, Adri Soto, Manu Pilas Musika zuzendaritza eta moldaketa: Santi Ibarretxe
Kulturak udan ilargia maite du, gaugiro sorginak eta hego haizearen laztana. Ilargipe epelean, kultura zuzenean iristen da bihotzera, bihotza sentibera baitago udako gauetan. Elorrion, udan, kultura kalera irteten da. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan bihurtzen da musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea. Badator Musikaire, badakar bere mazedonia, guztientzat doan.
Y el verano hizo de la calle un escenario privilegiado para la cultura. Así nació Musikaire, reivindicando el embrujo de la luna y la caricia del viento. La cultura al aire libre, que despeja las mentes y anima los corazones. Ventanas que se abren al mundo, celosías hacia el patio interior, placer para los sentidos y entrada libre.
Disfrute garantizado.