Zenita
Errota
Uratsa

Landa-ibilbidea

Elorrio hiribildua auzoen ekimenez sortu zen; horien artean, Zenita auzoa dugu, 1.500 urtetik gorakoa.
Bertaratu eta laster konturatuko gara auzoaren altxor etnografikoez, auzoko iraganeko komunitate-bizimoldeaz eta bizimodu autarkikoaz.
Testuinguru horretan uler daiteke jendartearen eraketan errekak izandako garrantzia, hala nola baselizak eta hilerriak edota kofradiak.
Aukera izango dugu Zenitakoleako errota martxan ikusteko, eta ibilbidea Arginetako nekropolian amaituko dugu.