Bere izenak adierazten duen bezala, Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen ezaugarri nagusia euskal kantu tradizionalak bertsionatzea da, ez jazz erritmoan soilik, son, runba eta chachacha errimoetan ere. Ikuskizun musikal koloretsua non gure melodía ezagunetariko batzuk errimo latino eta jazz errimoekin uztartuko dituelarik.
Taldearen nazioarteko profila ez aipatutako meztizai musikalean bukatzen, izan ere taldea Rotterdarmen sortu zen, euskal musika ikassle eta Estatuko beste ikasleren batasunetik baitator, Valentziakoak edo Huelvakoak, kasu.
Proiktua Andoaingo Imanol Iribarren pianojole eta tronboi-jole gaztearen ideia batetik dator, bera baita “ Iri barrenetik” diskoaren konpozizioez eta grabaketa prozesuaz arduratu dena.
Imanol Iribarren: Pianoa Patricia Mancheño: Baxu elektrikoa Manu Pinzón: Bateria Eva Catalá: Kongak eta perkusioa Iñigo Cuenca: Tronpeta Álvaro Jarauta: Tronboia Iñigo Corao: Tronboia Peio Irigoien: Txistu, dultzaina eta tronpeta