“Amaiera Handia” tragikomedia bat da , historia gerra zibila medio , elkar ikusi barik denbora dexente eman duten bi pailazoen berriz elkartzean datza. Gerrak azken funtzioa eta azken aktoa eten zien. Ondoren bakoitzak bere bidea hartu zuen eta denbora luzez ez zuten elkarren berri izan.
Banandu zirenetik 30 urte pasatu dira, euren gorputz zaharkituetan nabaria da ez dela denbora hori alperrik pasatu, baina berriz elkartzean euren “Amaiera Handia “ bukatu behar dutela erabakitzen dute.
Munduko ogibiderik politenetariko eta eskuzabalenetariko bati omenaldia, pailazoarena. Emozioetatik abiatuta ikuslearekin bat egiteko berbak soberan baitaude. Garai guztietako pailazoek utzi diguten oroimen gozoa.
Kaleko keinu-antzerkia eta Clown Garaikidea Antzezleak: Pau Palaus y Fernando Villella. Iraupena: 60 min. Hizkuntza: Testorik gabe