Funk – fusion proiektu bat da Kinkfolk, estilo horretako errepertorioa lantzeko asmoz 2022aren hasieran Musikenen eratutako taldea. Konposizioak eurenak dira gehienbat, eta banda ospetsuen bertsioak ere sartzen dituzte tartean. Kinkfolken eraginak anitzak dira: groove klasikoenetik soinu garratzagoetaraino —Jamiroquai, Funky Knuckles, 70eko hamarkadako fusiotik igarota Brecker Brothers eta Casiopea taldeak.
Álex Haro: Saxo tenorra Xabi Arriola: Tronpeta Ander Caro: Tronboia Víctor Villa: Gitarra Jorge Hidalgo: Teklatuak Pablo García: Baxu elektrikoa Edi Saborit: Bateria