“RUEDA” deritzo Rafa Ruedaren proiektu berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu bere bakarkako lan minimalistan.
Lan berri honetan Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu eta, besteak beste, horiek aurkeztuko ditu laukote formatuan, “Hamabihots” abesbatzarekin batera, ekainaren 16an Elorrion eskaniko duen kontzertuan. Gainera, bere bakarkako ibilbidearen 20.urteurrenaren atarian, Rafa Ruedak eta bere taldeak orain dela aspaldi jotzen ez dituzten abestiak berreskuratu eta errepertorio berezia eramango dute Musikaire jaialdira.
Rafa Rueda: Girarra eta ahotsa Jaime Nieto: Baxua eta Teklatuak Koldo Uriarte: Teklatuak eta ahotsak Alvaro Olaetxea: Bateria, Perkusioa eta elektronika Abesbatza: “HamabiHots” – 10 bat abeslari.