Jatorriz Mexiko Hirikoak, euren ezaugarririk nagusiena marimba instrumentuak duen protagonismoa da, cumbia, rocka, punkia … nahasiz munduan mota honetako talde bakarra delarik.
Egungo nortasuna gazte matxinada tipiko batetik datorkie, nerabezaroan punki, rockabilly eta ska hainbat taldetan joten ibili baitziren. Egun , eta zikloa osatze aldera , instrimentu lider gisa marimba gehitu dute.
Bere azken diskoa, Chimborazo izenekoa, mix bat da non cumbia modernoa, dantza tropikal beats bat, punkya, psikodelia, mexikoko eta kolombiako erritmo tradizionalak, metala , dub eta hip hopa nahaten diren.
Zuzeneko ikuskizunak dantzari fanatikoen nahasmen izerditsu bat da, garage-cumbia-marimba-punk talde honek eszenatokian sekulan ez du hutsik egiten.