Tarwa N-Tiniri, amazigh hizkuntzan “basamortuko seme-alabak” esan nahi du. Marokoko hegoaldeko Ouarzazate hiritik datoz. Musikari gazte hauen helburua amazigh herriaren ondare kultural aberatsa mantentzea da, soinu tradizionalak beste soinu modernoagoekin elkartuz, hala nola jazza, reggaea ,eta batez ere, basamortuko bluesaren soinuarekin,eragina Tinariwen, Tamikrest eta Bombino musika talde ezagunetatik jasotzen dutelarik.
Beren abestietan herri nomaden baldintza sozialak adierazi ezezik dituzte, energiaz eta sormenez betetako aire freskoarekin, baina, maitasunaz, adiskidetasunaz eta bakeaz ere mintzatzen dira.
Hamid Ait Ahmed: Gitarra eta ahotsa Smail Ait Nacer: Baxua Mustapha Ait Ba: Ahotsa Youssef Ait Nacer: Perkusioa, kalabaza El Mokhtar Ait Nacer: Gitarra erritmikoa