Madness antzezlana Yllana konpainiaren antzerki-maisutasunaren eta Prímital Brothers taldearen ahots-birtuosismoaren arteko fusioaren emaitza da. Madness sistemaren bazterretako bizitzari buruzko komedia musikala da.
Horrela azaltzen dute haien lana: “Ikuskizun ahaztezina, barregarria bezain hunkigarria, gogoeta eta barre egitera eta erokeriarik dibertigarrienean barneratzera daramana. Yllanak eta Prímital Brothersek, indarrak batuta beste behin ere, esan nahi dugu teknologia mitologia berria dela, eguneroko bizitza zoramena dela, barrea sakratua dela eta a cappella kantua gizadiaren aingura dela”.
Jatorrizko ideia: Yllana, Primital Brothers. Zuzendaritza eta dramaturgia: Joe O’Curneen. Musika konposizioa eta konponketak: Santi Ibarretxe. Antzezleak: Íñigo García Sánchez, Pedro Herrero, Adri Soto, Manu Pilas, Sam Gómez. Argien diseinua: Lola Barroso Koreografoa: Carlos Chamorro. Ikus-entzunezko diseinu eta errealizazioa: Leo Lapeña.