Ene kantak “Liluragarria, gorputz barrura goaz”

“LILURAGARRIA, gorputz barrura goaz”, Ene Kantak-en azken erronka da. Badakizue Enekok eta Nereak zein toki aukeratu duten oraingoan abenturak bizitzeko? Bai, bai, ongi irakurri duzue, gorputzaren barrura! Zeinen gorputzera? Hori bai ez dutela esango… Ez dute liburu magikorik edo aitatxiren gutunik erabiliko abenturarekin hasteko, ez, ez, edabe bat baizik. Gorputzaren barruan LILU ezagutuko dute, zelula aski jator bat, eta garunaren eta gorputzeko hainbat organoren garrantziaz hitz egingo die. Asko baitaki Liluk!

Badakizue gorputza osasuntsu izateko asko egin dezakegula? Elikadura osasuntsua zaindu adibidez, oso garrantzitsua da. Hala ere, Lilu zinez aditua da zeliakian. Hori zer den? Berak inork baino hobe azalduko dizue.

Gorputza makina bat da, baina denena ez da berdina. Batzuk DRAVET izeneko gaixotasun arraro bat dute adibidez, eta hori zer den ere Liluk azalduko digu.

Gorputzaz eta garunaz ikasiko dugula badakigu, baina ez pentsa, gorputzak berak ere irakasten ditu beste gauza batzuk: adibidez, adiskidetasuna, berdintasuna edo ingurugiroaren zaintza. Dena dago loturik, aizue!

Zelulak ooooso txikiak dira, ia ikusezinak: baina ez kezkatu, jartzen ditugun proiekzio eta irudiei esker, dena handi-handi ikusteko moduan egongo da-eta.

Zer? Antzerki dantzagarri hau ikusi nahi? Adi, denok gorputz barrura goaz!

SARRERA DOAN
Erreserbak Uztailaren 26etik aurrera Arriola Antzokian / Telf. 946 583 192 (9:30etatik 15:00etara)
Eguraldi txarra balego Arriola Antzokian antzeztuko da (aforo mugatua eta lehentasuna erreserba ordenaren araberakoa izango da).

EIJO (Euskadiko ikasleen jazz orkestra)
20:00etan
Musika
EIJO    (Euskadiko  ikasleen  jazz  orkestra)
Yllana “Maestrissimo”
20:00etan
Musika
Yllana  “Maestrissimo”
Freedonia “Conciencia”
20:00etan
Musika
Freedonia    “Conciencia”
Pirritx, Porrtx eta Marimotots “Amaren intxaurrak”
19:00etan
Musika
Pirritx,  Porrtx  eta  Marimotots  “Amaren  intxaurrak”
Juanma Urriza boskotea “Hertzainak: Nortasunaren erroak”
20:00etan
Musika
Juanma  Urriza  boskotea    “Hertzainak:  Nortasunaren  erroak”
“Loreak eta zauriak” Xabier Leteri kantari
20:00etan
Musika
“Loreak  eta  zauriak”  Xabier  Leteri  kantari
Paul San Martin “French session”
19:00etan
Musika
Paul  San  Martin  “French  session”
The Cuban Jazz Syndicate
20:00etan
Musika
The  Cuban  Jazz  Syndicate
Petti “Manipulazio estrategiak”
20:00etan
Musika
Petti  “Manipulazio  estrategiak”
Audience “Tolesdurak”
19:00etan
Dantza, Musika
Audience  “Tolesdurak”
María Berasarte “Lurra eta bidea”
20:00etan
Musika
María  Berasarte    “Lurra  eta  bidea”
Boney Fields
20:0etan
Musika
Boney  Fields
Ene kantak “Liluragarria, gorputz barrura goaz”
19:00etan
Musika
Ene  kantak  “Liluragarria,  gorputz  barrura  goaz”