Udako Jaialdiak (Elorrio)


Kulturak udan ilargia maite du, gaugiro sorginak eta hego haizearen laztana. Ilargipe epelean, kultura zuzenean iristen da bihotzera, bihotza sentibera baitago udako gauetan. Elorrion, udan, kultura kalera irteten da. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan bihurtzen da musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea. Badator Musikaire, badakar bere mazedonia, guztientzat doan.