Itziar Yagüe konpositore eta abeslaria bluesa maiten duten artean sekulako arrakasta lortzen ari da. Bere musika afroamerikar tradizioan oinarritzen da, hau da,jatorrizko bluesa, gospela edo tradjazza.
Bere musikan blues femeninoak, gospelak eta jazzak eragina handia daukate, baina Itziar bere presentzia eszenikoagatik eta bere ahots indartsuagatik nabaritzen da. Bere musikari naturaltasuna, benekotasuna eta emozioa dario.
“Delicious” bere diskoak (2020) kritika oso onak jaso ditu. Bertan musika afroamerikarra, bluesa, vaudeville, antzinako jazza eta gospela jasotzen direlarik.
Itziar Yagüe: Ahotsa Fran Serrano: Kontrabaxua Paul San Martín: Pianoa Dani Domínguez: Bateria Inhar Val: Tronpeta Asier Iturbe: Tronboia