Antonio Lizana Flamenko Jazz berriaren ordezkari ospetsuenetako bat da. Jazz saxofoi jotzailea, flamenko abeslaria eta bere musika guztiaren konpositorea, azken hiru urteetan bakarrik hirurehun kontzertu inguru egin ditu bere bandarekin 30 herrialde baino gehiagotan, Womex, Etnosur, SXSW Austin, Londres, New York eta San Frantziskoko flamenko jaialdiak , Barcelona Voll Damn, Shanghai Jazz Fest (Txina), Casablanca Jazz Fest (Maroko) eta Flamenco Biennale (Holanda) bezalako jaialdietan parte hartuz.
Lizana-ren kontzertu bat, zuzenekoa baino gehiago, flamenkoaren sustraietatik jazz garaikideraino bidaia bat da, egiarekiko eta giza kontzientziaren garapenarekiko konpromiso pertsonala erakusten duten letrekin.
Antonio Lizana: Saxoa eta ahotsa Arin Keshishian: Baxua Daniel García: Pianoa Shayan Fathi: Bateria Mawi de Cádiz: Koroak eta dantza