Lozorrotik edo norberaren geldialditik ateratzea eta pauso bat ematea azal mudatze nahigabeko horretarantz, zeina genetika eta ingurumenarekin lotuta baitago, eta oso beharrezkoa baita berritzeko. Irudia animalia askoren gorputzaren estalduraren berritzea da, aldaketa bat, garai berri bat adierazteko.
Koreografia: Jordi Vilaseca Dantzariak: Helena Wilhelmsson, Laia Santanach Musika: Marc Alvarez Iraupena: 17 min.
Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta.
Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena
dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.
“OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da.
Jatorrizko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta. Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava. Musika: Batzuk Iraupena: 25 min.
Mugak gainditzeaz hitz egiten du ALIVEk, ezarritakoa apurtzeaz, emakumeak aukeratzeko daukan eskubideaz, nork bere bizitza bizitzeko duen eskubideaz,alegia, aukera dena delarik.
Zuzendaritza, koreografia eta dramaturgia: Judith Argomaniz Dantzariak: Garazi Etxaburu eta Paua Parra Iraupena: 15 min.
Hitzek, mugimenduek, emozioek, bizitako esperientziek eta beste pertsonekin elkarekintzak, gure esentziak busti eta kolore ezberdinez betetzen dituzte. Era berean, gure tonalitateekin besteon esentziak bustitzen ditugun moduan. Tonalitateak ez dira aldagaitzak; ezta pertsonen esentziak ere. Are gehiago, biak etengabe tintatzen, diluitzen eta nahasten doaz, bidean Kolore berriak sortuaz.
DYE DYE ikuskizunean, bi pertsonek beren kolore paletak partekatzen dituzte, beraien bagajea, beraien bizita; biak ortzadar berri batetan funditzera iritxi arte.
Zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta. Dantzariak: Idoia Rodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Arenas. Musika: Iñar Sastre. Iraupena: 20 min.